XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatikan, bertsoak paperean jartzeko, besteren laguntza bear izaten zuan.

Bere alaba Justak, auzoko Marzelina zeritzan neskatxa batek eta olako lagun batzuek egiten zioten lan ori.

Bertsolari jatorrak maiz izaten dituzte bertso-ateraldiak, eta Iturzaeta`k ere bazituan.

Ona bildu ditugun batzuk: Bein batean, bazkaldu ta txabolako paretaren kontra deskantsatzen jarria zegoan.

Aia`ko mutil batek etorri ta esan zion: - Egin da siesta?.

Ta Iturzaeta`k: - Bai, lanerako gogorik ezta!.

Beti etsiko genduke guk jan da eran da pesta!.

(2) Agustin Lertxundi, Aia'ko Olaberri'koa, gaur Errenteria'ko Zelaitxo'n

Beste batean lanean ari zan, ta batek esan zion: - Ari zera lanian?.

Ta berak: - Bai, al danian! Egin bearra dagonian! Obia litzake jan da eran da egonian!.

(3) Agustin Lertxundi.